XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANA - (Barrez). Gure etxean den aker beltz hori ere orduan, sorgina al da?

MALEN - (Zutitzen da bapatean haserre). Ez dezazula mesedez, barrerik egin! Gure aurrekoak, gure guraso eta aitona eta amonak, zerbaiten gatik izan diote berari itzal apartekoa! Gainera, zure aitonaren nahi bat da aker beltz hori etxean izatea. Berak zaintzen dituela dio, etxean ditugun abereak... Aker beltz hori dugulako etxean, abereak gaisotzarik gabe direla dio aitonak.

ANA - Baina ama... Zuk sinisten al dituzu horrelako gauzak?

MALEN - Sinistu edo ez sinistu... Nik al dakit? Aitonak ordea, ez du berehalakoan salduko aker hori! Bestaldez, entzun dut baita ere, sekulako bilerak edo batzarrak egiten zirela Zugarramurdin, aker beltz horietakoeri eskainiaz sekulako opariak. Akelarre izeneko batzar edo jaialdietara joaten ziren itxura denez inguruko sorginak, beren lanen berri azaldu eta gurketa izugarriak egiteko.

ANA - Zugarramurdi esan duzu?

MALEN - Bai, baina leku gehiago ere izendatzen dira sorginak biltzen ziren tokiak bezala. Anboto bera ere behin eta berriz aipatua da.